Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 14 aurresku elgoibar I bereziartua villabonanGazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten, domeka goizean, Villabonako Gurea antzokian. Elgoibartik joandako lau dantzari lehiatu ziren.

Ohi duten moduan bi sailetan lehiatu ziren dantzariak, adinaren arabera. D sailean, Nerea Galindo eta Malen Gurrutxaga izan ziren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ordezkariak. eta 'Betronio haundia' eta 'Desafioa' dantzatu zituzten. B sailean, berriz, Uxue Cabrera eta Unax Ansola igo ziren ohiltzara eta 'Hondarribi haundia' eta 'Segurako zortziko zaharra' doinuak dantzatu zituzten. Guztiek maila "oso ona" eman zutela jakinarazi dute eskolako dantza irakasleek.

B sailean Jurgi Errandonea andoaindarrak jantzi zuen irabazlearen txapela, 198,20 punturekin; eta D sailean Mikel Esnaola dantzari lezoarra gailendu zen.
 • Hurrengo jardunaldia Elgoibarren
Ligako hirugarren jardunaldia Elgoibarren izango da, martxoaren 13an, Herriko Antzokian (11:00), eta honako hauek izango dira Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ordezkariak: Nerea Galindo, Malen Galarraga, Irene Toledano, Maialen Pizarro, Elaia Etxaniz eta Duna Santos. Antolatzaileek txapelketa ikustera eta dantzariak animatzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Villabonako saioko zenbait une bideoan jaso ditu Tolosaldeko ataria.eus toki komunikabideak:

 ∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza