‘Bidai on, amona Braulia’ antzezlan musikatua eskainiko du Jazzbana Ensemblek domekan Herriko Antzokian

Barren.eus 2022ko ots. 10a, 13:48

Jazzbana Ensemble taldeak 'Bidaia on, amona Braulia' antzezlanarekin etorriko da domekan Herriko Antzokira. Antzerkiak eta zuzeneko musikak bat egingo dute taula gainean.

 Antzerkia eta musikak bateratzen dituen familientzako ikuskizunean jazzaren historia ezagutaraziko du bere amona Brauliaren egunerokoa irakurriz eszenatokian agertuko duen neskatilak. Amonak bateria joz Ameriketako Estatu Batuetan egindako bidaian bizitako anekdotez gain, hainbat musika estilo zuzenean entzuteko aukera izango du bertaratzen den entzuleak.
 • Emanaldirako sarrerak salgai daude
Umeentzako sarrerak 3,5 euroan eskura daitezke. eta helduentzako prezioa 5 eurokoa da. Sarrerak herrikoantzokia.eus helbidean erosi ahal izango dira aurrez, edo zapatuan 18:15etik 20:45era bitartean Herriko Antzokiko lehiatilan. Bestalde, sarrerak agortu ezean egunean bertan ipiniko dituzte soberan dauden lehiatilan salgai.

Emanaldia 16:30ean izango da, domekan, otsailaren 13an.