Leire Egurenek eta June Arregik irabazi dute jaiotza lehiaketa

Barren.eus 2015ko abe. 14a, 11:50

Parrokiako Katekesiak antolatuta, Jaiotzen 29. Lehiaketa egin zuten domekan. Guztira 22 jaiotza aurkeztu ziren eta Leire Egurenek eta June Arregik aurkeztutako lanak lortu zuen lehen saria.

Aurtengo jaiotza lehiakean 67 umek hartu dute parte. Horiek, banaka edo taldeak osatuz, 22 jaiotza aurkeztu dituzte; iaz baino lau gutxiago. San Bartolome parrokiako arkupeetan egon ziren ikusgai guztiak atzo goizean. Epaimahaiak Leire Egurenek eta June Arregik aurkeztutako jaiotzari eman zion lehen saria. Kanaberekin eginiko jaiotza aurkeztu zuten. Maddi Esnaola, Unax Esnaola eta Ane Rodriguez hirukoteak aurkeztutako jaiotzak eskuratu zuen bigarren saria. Hirugarren saria, berriz, June Armendiak lortu zuen. Aurkeztu ziren jaiotza guztiek jaso zuten sariren bat edo beste.

Lehiaketara aurkeztutako jaiotza guztiak Errosario kaleko 21. zenbakian dagoen lokaleko erakusleihoan jarri dituzte ikusgai, eta bertan egongo dira urtarrilaren 7ra bitartean.

2015 12 12 jaiotza lehiaketa irabazleak

2015 12 12 jaiotza lehiaketa irabazlea

2015 12 12 jaiotza lehiaketa 7zenb

2015 12 12 jaiotza lehiaketa eskaparateanLotura duten albisteak: