Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 03 etxegina elgoibar santaeskea 2019 BARRENAurten ere kalera irtengo ez diren arren, santa eskea gogoratzeko hainbat ekintza prestatu dituzte Etxegiña taldekoek, besteak beste, Ikastolako eta Herri Eskolako neska-mutilak koplak kantatzen ageri diren bideoa argitaratu dute.

Otsailaren 4a da Santa Ageda bezpera eta egun horren bueltan egin ohi dute santa eskea Elgoibarren eta Mendaron. Pandemia dela eta, ordea, hainbat aldaketa izango dira aurten. Elgoibarko Izarrakoak ez dira baserriz baserri kantuan irtengo eta Etxegina taldekoek ere ez dituzte kalean koplak abestuko.

Etxeginakoek, baina, santa eskea gogoratzeko hainbat ekintza prestatu dituzte. Batetik, bideo bat argitaratu dute eta bertan Ikastolako eta Herri Eskolako neska-mutilak ageri dira koplak kantatzen eta santa eskeko hainbat argazkirekin jantzi dute bideoa. "Aurten ere ezinezkoa izango zaigu Etxegiña taldekoei urteroko ohitura zaharrari bere horretan eustea. Iaz esaten genizuen gure artean dagoen pandemiak dena baldintzatu zuela, eta uste genuen aurten lortuko genuela Elgoibarko kaleetan izatea. Tamalez, egoera luzatzen ari da, eta aurten ere ez dira baldintzak ematen ohiko ospakizuna egiteko. Elkar zaintzea tokatzen zaigu inoiz baino gehiago. Dena den, honek ez du esan nahi Etxegiñaren ohitura albo batera utzi dugunik. Aurten ere gure artean izango ditugu koplak Santa Ageda bezperan, modu birtualean bada ere, hurrengo urtean berriz Elgoibarko kaleetan denok batera ospatuko dugunaren itxaropenez. Denon ahaleginarekin lortuko dugu. Espero dugu sareetan egin dugun oparitxoa zuen gustukoa izatea", azaldu dute Etxegiña taldekoek.

Era berean, bideoan parte hartu duten lagunei eta urteetan laguntzaile izan dituztenei eskerrak eman dizkiete. "Eskerrak eman nahi dizkiegu Herri Eskolako eta Ikastolako neska-mutilei, eta bertako arduradunei, beti bezala prest azaldu direlako gurekin batera ohitura honi eusteko, eta beraien animoekin guri ere bultzada haundi bat eman digutelako. Eskertu nahi ditugu, nola ez, urte luzez ohitura honen laguntzaile izan diren Muruamendiaraz gozotegia, Elustondo ardandegia (lbartxiki), Eroski eta BM (Neto), Larre, lbarrenea, lzagirre, Fotero, Doña Mercedes eta Urazandi okindegiak, Armueta, Patxi, Landa, Ziarda, Sahatzu eta lraola Zialzeta harategiak, fruitategiak, Merkatu Plazakoak, Txillarre... Eta ez genuke ahaztu nahi Elgoibarko elkarte gastronomiko guztiek urtero ematen diguten babesa. Eskerrak eman nola ez, iazko egoera zailean bere ekarpen ekonomikoa egin zuten enpresa eta norbanakoei. Zuen laguntzari esker Caritasi 785 euro eman genizkion, eta aurten ere bide hori ireki dugu, inoiz baino beharrezkoa delako behar handiena dutenen alboan egotea". Horretarako, iaz bezala, kontu korrontea ireki dute nahi duenak bere ekarpena egin dezan. Honakoa da zenbakia: 3035 0007 23 0071019042 (Laboral Kutxa).
Azkenik, laster beteko duten urtemuga berezia ere gogoan dute Etxegiñakoek, 2025ean 100 urte beteko baitira German Uriguen "Etxegiña" buru zutela santa eskean lehen aldiz atera zirenetik, 1925ean hasi baitziren. "Zenbat pertsona pasatu diren talde honetatik, zenbat bizipen, zenbat oroitzapen, …Guztia era egokian ospatzeko prestakizunetan gabiltza dagoeneko. Orain zaintzea tokatzen zaigu, baina indarrez etorriko gara laster".
 • Karkizanoko eskaparatea atonduta
Bideoaz gain, Karkizano dendako eskaparatea atondu dute santa eskeko hainbat osagairekin: German Uriguen zenaren makila, Baltasar elkarteak utzitako argazkia eta taldeari egindako hainbat opari, zapiak, abarkak, blusa...
Hortaz, batean eta bestean modua aldatu arren, santa eskea gogoan izango dute. Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetan ere kopla kanturik ez da faltako otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan.

2022 02 03 etxegina santaeskea Karkizano eskaparatea

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza