825 lagunek hartu dute parte Mendaroko Ipuin Lehiaketan

Barren.eus 2022ko ots. 2a, 15:06

Pasa den barikuan jakinarazi zituzten Mendaroko Euskarazko Ipuin Lehiaketako irabazleak.

LH1, LH2, LH3 eta LH4 mailetako irabazlea Elgoibarko Ikastolako Nahia Malvar IbaƱez izan da; LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetakoa Mendata ikastetxeko Nagore Arakistain; eta DBH3 eta DBH4 mailetakoa Elgoibarko Institutuko Marina Archeli.

Irabazleek tablet bana jaso zuten, eta gainerako parte hartzaileek, guztira 825, oroigarri bana jasoko dute datozen egunetan, bakoitzak bere ikastetxean.

Lotura duten albisteak: