Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 02 niala magoa kartakHamar urte eman ditu Niala magoak, Alain Zulaika elgoibartarrak, magia egiten eta ikasten, eta azken bi urteetan "Mundu ezberdin bat" ikuskizuna prestatzen ibili da buru-belarri. Herriko Antzokian aurkeztuko du barikuan, otsailaren 4an.

Orain arte sortu duen magia "ikusgarriena eta interesgarriena" ordu eta laurdeneko saio batean batu duela dio Nialak, "Mundu ezberdin bat" ikuskizunean. "12 urte nintuenetik nire amets handiena nire magia saioak antzokietan egitea izan da eta badirudi amets hori betetzear dagoela", azaldu du otsailaren 4an Elgoibarko Herriko Antzokian emango duen saioaz. 19:00etan hasiko da emanaldia. "Nirekin batera amestu eta ondo pasa nahi izan ezkero, nire magiataz disfrutatu, Niala ezagutu edo kulturari bultzada bat eman nahi izan ezkero, animatu etortzera!", esan du.

Ikuskizunerako sarreren salmenta dagoeneko martxan dago herrikoantzokia.eus webgunean, eta leihatilan ere erosteko aukera dago. Egunean bertan ere salgai jarriko dituzte, geratzen badira. 5 euroko kostua du bakoitzak (3 euro Gazte- txartela aurkeztuz gero).

2022 02 02 niala magoa elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza