Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 24 Idazlan lehiaketa elgoibarIkasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako 'Elgoibarko V. Idazlan lehiaketa' antolatu du Udalak.

Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, LH3 eta LH4 mailetan salbu, hauen kasuan idazlanak eskuz idatzita bakarrik onartuko dira. Parte-hartzaileek Ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak (3 kopia) eta horretarako azken eguna martxoaren 11 izango da.
Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak HAZen (Santa Ana kalea, 2) goizeko ordutegian, 07:30etik 15:30era.
50 eta 120€ bitarteko 26 bono banatuko dira herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean bi sari emango dituzte ikastetxeko eta maila bakoitzeko. D eta E mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jasoko dute saria. Eta F taldekoen artean 2 sari banatuko dira.
Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 744 366.
Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez antolatu du lehiaketa hau.

Ondorengo taldeetan sailkatuko dira parte-hartzaileak:

  • A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  • B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  • D taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  • E taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  • F taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

 Iazko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, bideoan:

 

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza