Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 10 aranerreka lizarrola manu gomezKilimon izenarekin ere ezagutzen den Mendaroko Aranerrekako bailara hobeto ezagutzeko irteera antolatu du Elgoibarko Haizea emakume taldeak. Inma Mugerza geologoak gidatuko du irteera eta, besteak beste, Kilimon errekako uraren misterioak argitzen saiatuko da.

Haizeako arduradunek jakinarazi dutenez, Kilimon errekaren ibarretik egingo dute irteera datorren zapatuan, abenduaren 12an. Arkaitzen, sarbegien eta leizeen artean agertzen eta desagertzen den erreka berezi honen portaera ezagutzeko hainbat azalpen emango ditu bidean Inma Mugerza geologo elgoibartarrak. Era berean, Kilimoiko urek Maikutzetik datozen lurrazpiko urekin duen erlazioaren berri ere emango du Mugerzak. Ur horiek dira, hain justu ere, Elgoibarren eta Debabarreneko beste herri batzuetako bizilagunek edaten dituztenak. 

Elgoibarko Tren Geltokian azaldu beharko dute Aranerreka bailara ezagutzeko irteeran parte hartzeko interesa dutenek, 09:22eko trenean joateko asmoa dute-eta.

2015 12 10 kilimon errekav1

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza