Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 21 Elgoibar Dultzaineroak irudia 50 urte errep barrenJai askotan entzuten dugu dultzainaren soinu berezia eta Elgoibarren nola falta. Nafarroako dultzaineroak etortzen ziren San Bartolome jaiak alaitzera lehen, baina mende erdia beteko da aurten Elgoibarko dultzaineroek erreleboa hartu zietenetik. 

Aurten ere makina bat aldiz beteko dituzte dultzainaren soinu altuek eta danborraren hotsek herriko kaleak, 50 urte ez baititu edozein musika taldek betetzen.
Natibitate eguna zen, 1972a, eta goizean elgoibartarrak harritu zituen doinu batek jantzi zituen elgoibartarren belarriak: dultzaina eta danbor hotsak, hain zuzen ere. San Bartolome jaietan entzuten zen orduan gaita Nafarroako dultzaineroen eskutik, baina Gabonetan soinu hori jotzera ez ziren nafarrak etorri, Elgoibarko hiru gazte baizik: Victor Zubiaurre eta Txomin Mujika dultzainarekin, eta Ricardo Gorriti danborrarekin. 50 urte beteko dira urte bukaeran egun hartatik, baina urte hasieratik gogoan izan nahi dute urteurrena. Hori dela-eta Txomin Mujikak hasiera hartako hainbat kontu kontatu dizkigu: “Gu gazteak ginela jaietan bakarrik entzuten zen dultzaina. Lizarratik etortzen ziren dultzaineroak eta oso ondo jotzen zuten, goizeko dianatik iluntzeko dantzaldia bukatu arte. Haiek joaten zirenean tristura sentitzen genuen, beste urtebetez zain egon behar ginelako”.

2022 01 21 Elgoibar Dultzaineroak hasierakoak 50 urte errep barren 2022 01 21 Elgoibar Dultzaineroak oraingoak 50 urte errep barren


Elgoibarko dultzaineroen hirukoteak beti izan du musikarekin lotura: bandan aritutakoak, txaranga sortu zuten, eta txistua ere jotzen zuten. “Dultzaina asko gustatzen zitzaigun eta entzute hutsak inbidia eragiten zigun. Musika tresna bat gehiago da guretzat dultzaina, baina era berean, ezberdina; oso berezia. Dultzainaren doinu garratz horrek zoratu egiten gintuen, sekulakoa zen guretzat, barruraino sartzen zitzaigun”, dio Txomin Mujikak. Dultzainak lotura handia zuen jaiekin eta hori ikusita nahi zuten jotzea. “Zaila zen orduan gaita joten ikastea, ez geneukan modurik, ezta gaitarik ere, baina erronka piskanaka gainditu genuen”. Hala ere, gakoa zaletasuna izan zen dultzaineroen esanetan. “50 urte pasatu dira eta bidean Victor joan zen arren, gogoa eta zaletasuna izanez gero, ni ziur nintzen mende erdira iritsiko ginela eta hala izan da. Gurea ez zen bolada bateko kontua”.
50 urteren ostean, hasierako garai haiek ezin izan ditu ahaztu eta Txomin Mujikak lehen saio hura gogoan du oraindik. “Inuzenteak ginen eta irteteko prest geundela pentsatu genuen. Orduko grabaketarik ez da egongo, baina ez dut uste soinu onik izango zenik. Hala ere, gure ilusioa sekulakoa zen”.

 • Dultzaina eskasekin ikasten hasita
Hasteko eta irauteko, noski, ikasi egin behar zen, eta garai hartan nafarrak nagusi zirenez, elgoibartarrek pauso asko zituzten emateko. Txominen esanetan, dultzainero nafarrei soinu edo tonuei buruz galdetu arren, ez zuten erantzuten, esklusibotasuna gorde nahi zutelako. “Uste zuten hori zabalduz gero beren negozioa pikutara joango zela”. Baina Lacunza anaiek gaita jotzen ikasteko metodo bat kaleratu zuten eta, txistuarekin bazen ere, egin zituzten Elgoibarko dultzaineroek ikasteko ahaleginak. 1951n lortu zituzten pare bat dultzaina. “Dultzaina eskasak ziren, baita Valladoliden erositako ahokoak ere, baina horrekin ekin genion. Gorritik metodoko planoak hartuta, Gerardo Garate Katalori eskatu zion danborraren zilindroia egiteko”, esan digu Txomin Mujikak. “Ez genuen irakaslerik, eta gure hankasartzeak hor gelditzen ziren. Alboan zuzenketak egiten dituen norbait izanez gero, sekulako aldea dago”. Hala ere, ahal zuten moduan aurrera egin zuten.

2022 01 21 Elgoibar Dultzaineroak erraldoiekin kalegoen 50 urte errep barren

2022 01 21 Elgoibar Dultzaineroak erraldoiekin 50 urte errep barren

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza