‘Greenpiss’ antzezlana, barikuan Herriko Antzokian

Barren.eus 2022ko urt. 20a, 14:15

Joan den barikurako iragarri eta atzeratu egin behar izan zutenez, bariku honetan, urtarrilaren 21ean, Greenpiss antzezlana ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian.

Yllana konpainiako lau aktorek hainbat paperetan (politikarietatik hasi eta animaliak ere interpretatzeraino) ekologismoari, planetaren etorkizunari eta gure espeziearen biziraupenaburuzko satira zorrotza eskainiko dute eta ikusleak barrez lehertaraztea da asmoa.

Emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak aurrez erosteko: herrikoantzokia.eus