Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 20 2020 02 01 etxegina santaeskea elgoibar salbea errosariojpgPandemiaren eraginez bertan behera laga zuten iaz santa eskea Etxegiña taldekoek, eta jakinarazi dute aurten ere ez direla irtengo, osasun baldintzak ez dutelako horretarako
aukerarik ematen.

"Pena handiz" hartu dute erabakia. Dena dela, iaz bezala, kontu korronte bat jarri dute, nahi duenak diru ekarpena egin dezan, egoera zaurgarrian daudenei laguntzeko. Etxegiñak santa eskean batzen duen dirua Caritasi ematen dio. Iaz, 785 euro batu zituzten enpresek eta norbanakoek egindako ekarpenei esker. Hauxe da kontu korrontea: Laboral Kutxa: 3035 0007 23 0071019042

Hurrengo urtean santa eskea normaltasunez ospatzeko aukera izatea espero dute Etxegiña taldekoek, besteak beste, usadio zahar honen 100. urteurrenera sasoi betean ailegatzeko. "Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, jaso dugun animo guztiengatik, eta ziur gaude berandu baino lehen indar berrituta aterako garela, 2025ean ospatuko dugun 100. urteurrena jomugan", esan dute.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza