Salgai daude Eguberrietako bertso jaialdiko sarrerak

Barren.eus 2015ko abe. 9a, 13:34

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako bertso saioa abenduaren 28an izango da aurten, eta dagoeneko salgai daude sarrerak. Gaur hasi eta abenduaren 23an amaituko da aurre-salmenta. 

2015 12 02 bertso saioa elgoibarko izarraSarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira. Hamar euroan jarriko dituzte salgai sarrerak (9 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).

Bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (astelehena), Herriko Antzokian, 22:00etan hasita. 

Aurten, Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Jon Maia arituko dira bertsotan, eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du bertso saioa, Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

2015 12 09 eguberrietako bertsosaioa 2014 egana