Gotzon Garate Udal liburutegiak orri-markagailu lehiaketaren bosgarren ekitaldia antolatu du, eta Elgoibarren 675. urteurrena aukeratu dute orri-markagailuak egiteko gaitzat.
Hilaren 28ra arteko epea dago orri-markagailu lehiaketan lanak aurkezteko, eta Elgoibarren erroldatutako edo bertan ikasten duten haur eta gazteek parte hartu dezakete, bi mailatan banatuta: LH5era artekoak eta LH6tik aurrera.
Orri markagailuek 210 mm.-ko luzeera eta 50 mm.-ko zabalera izan behar dute eta paperean edo pdf formatuan aurkeztu behar dira Gotzon Garate Udal liburutegian edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean izen-abizenak eta ikasturtea adieraziz, markagailuaren atzeko aldean edo mezuan. (ikus oinarriak)
Maila bakoitzeko sarituak tablet bat jasoko du eta lanak liburutegiak argitaratuko dituen aurtengo markagailuetan agertuko dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarrek 675 urte bete ditu gaur (2021-12-20)
- Nahikari Alzibarren eta Irene Rodriguezen lanak saritu dituzte orri markagailuen lehiaketan (2021-03-11)
- Douaa El Morabet eta Irati Uzkudunen orri markagailuak saritu dituzte (2020-03-04)
- Orri markagailu lehiaketa egingo du Gotzon Garate Udal Liburutegiak (2019-12-11)
- Orri markagailuen lehiaketak baditu irabazleak (2019-03-06)
- Orri markagailuen lehiaketa antolatu du liburutegiak (2019-01-16)