Yllanaren Greenpiss antzerkia urtarrilaren 21era atzeratu dute

Barren.eus 2022ko urt. 10a, 17:18

Yllana antzerki konpainia madrildarrak bariku honetan, urtarrilaren 14an, Elgoibarko Herriko Antzokian eman behar zuen Greenpiss antzezlana urtarilaren 21era atzeratu dute.

Elgoibarko Udalak zerikusirik ez duten arrazoiengatik atzeratu dela emanaldia ohartarazi du Elgoibarko Udalak, eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Ordutegia berbera izango da: 20:30. Dagoeneko sarrera erosita dutenei sarreraen zenbatekoa itzuliko diete emanaldirako egunean joaterik ez badute. Sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eros daitezke.

Greenpiss, ekologiari, gure planetaren etorkizunari eta gure espeziearen iraupenari buruzko satira da. Yllanaren antzerki ero berri honen abiapuntua dira berotze efektua, plastikoen gehiegizko erabilera, neurrigabeko kontsumismoa, milaka animalia-espezieren galera eta gure espeziearen desagerpenaren aukera.
Fidel Fernández, Luis Cao, Juanfran Dorado eta Jony Elías aktoreek hainbat pertsonaia antzezten dituzte.