Elgoibarko Udal Musika Banda Gabon eguneko kalejiran

Barren.eus 2021ko abe. 26a, 11:19

Joan den abenduaren 19an jotzekoak ziren Gabonetako kontzertu berezia egin gabe gelditu zen Elgoibarko Udal Musika Banda, COVID-19aren ondorioz, baina Gabon eguneko kalejiran izan dute zaleekin berriro batzeko aukera.

Olentzerok eta Mari Domingik minutu batzuk lehenago egin zuten era berean, herriko kaleak kalejiran zeharkatu zituzten udal musika bandako kideek, Gorka Mujikak gidatuta, eta eguberri sasoiko abestiak jo zituzten batez ere.

Bideoa

2021 12 24 elgoibar udal musika banda kalejira gabon eguna kingkong barren

2021 12 24 elgoibar udal musika banda kalejira gabon eguna barren kalebarren

2021 12 24 elgoibar udal musika banda kalejira gabon eguna panoramika barren