Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 20 jaiotza mekanikoa elgoibar piztu artilea figuraIazko etenaren ostean, Elgojaiotzak aurten berriro jarri du martxan jaiotza mekanikoa, hainbat neurrirekin bada ere. Mugimenduzko bi figura berri sartu dituzte.

Atzo, hilak 20, inauguratu zuen Elgojaiotza elkarteak jaiotza mekanikoa. Cesar Carvallo Elgojaiotzako kideak jarri zuen martxan. 21 urtez dihardu elkartean lanean, eta jaiotza martxan jartzea ohore bat zela nabarmendu zuen.

Aurtengo jaiotzak bi figura berri dauzka, bata iazko prestatuta zutena eta bestea, aurtengoa. Zuhaitza mozten ari den aizkolaria da bata, eta zuhaitza moztu ostean lurrera erortzen da. Bigarren figura, ardiei ilea moztu eta artilea egiten ari den emakumea da.

Koronabirusaren pandemia dela-eta, hainbat neurri hartu dituzte arduradunek. Aretoan 20 lagun sartu daitezke aldiro, eta gehienez 15 minutuz egon daiteke barruan. Zaintza lanetarako ere Udalak enpresa bat kontratatu du aurten, Elgojaiotzako kideak arrisku taldekoak direlako, eta airearen kalitatea neurtzeko aparatua ere jarri dute aretoan.

Jaiotza mekanikoa urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai Parrokiaren lokalean, astelehenetik barikura 17:30etik 20:30era, eta zapatu eta jai-egunetan, berriz, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

2021 12 20 jaiotza mekanikoa elgoibar piztu

2021 12 20 jaiotza mekanikoa elgoibar piztu 1

2021 12 20 jaiotza mekanikoa elgoibar piztu aizkolaria

2021 12 20 jaiotza mekanikoa elgoibar piztu orok

∞ Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza