104 umek hartu dute parte jaiotza lehiaketan

Barren.eus 2021ko abe. 21a, 11:51

Elgoibarko Katekesiak antolatzen duen jaiotza lehiaketak baditu irabazleak. Guztira 28 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino 11 gehiago.

Lehen saria laukote batek aurkeztutako jaiotzak eskuratu du: Jare Juaristi, Nora Garate, Maule Bengoetxea eta Maria Amaro. Bigarren saria, berriz, Elene eta Afrika Lasuenek aurkeztutako jaiotzak lortu du. Hirugarren saria Arai Esnaola, Malen Arregi, Lea Arregi eta Sara Gallastegirentzat izan da, eta laugarrengoa Maialen De La Mazarentzat. Epaimahaiak lau sari banatu dituen arren, parte-hartzaile guztiei eman zieten oparitxo bat.

Iaz moduan, koronabirusaren pandemiara egokitutako jaiotza lehiaketa izan da aurtengoa ere, halabeharrez. Parte hartzaileek abenduaren 19an aurkeztu zituzten jaiotzak Aita Agirre kulturgunean, bakoitzari egokitutako orduan. Epaimahai tekniko batek aukeratu ditu lanik onenak.
Gainera, lan guztiak ikusgai jarriko dituzte, Aita Agirre kulturgunean, abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 30era. Erakusketa amaitu ostean, urtarrilaren 7an jaso behar dira lanak, 17:00etatik 19:00etara, eta jasotzen ez diren lanak bota egingo dituztela ohartarazi dute antolatzaileek.

2021 12 20 jaiotza lehiaketa bigarren saria

2021 12 20 jaiotza lehiaketa 3 saria

2021 12 20 jaiotza lehiaketa laugarren saria

∞Lotura duten albisteak: