'Luze edo motz' bakarrizketa ikuskizuna, gaur Lilan

Barren.eus 2021ko abe. 16a, 10:56

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gidatzen duten Luze edo motz bakarrizketa saio izango da gaur, Lilan.

Elgoibarko Udalak eta Lila emakumeen etxeak antolatuta, luze edo motz ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur, hilak 16, Lilan. 18:00etan hasiko da. Doakoa den arren, izena eman behar da, honako loturan: https://labur.eus/lila-ikuskizunak

Ikuskizun honetan generoa hartuko dute gaitzat eta gure gizartea zertan den luze eta zertan den motz galdetuko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak, sexua... izango dituzte hizpide. Kritika eginez eta irriak eraginez bazterrak zirikatzen ariko da bikotea.

2021 12 16 luze motz kartela elgoibar udala