Jon Alzibar ‘Uri’-k irabazi du rap kantarien arteko oilarren gudua Kultur kafean

Barren.eus 2021ko abe. 15a, 19:47

Joan den zapatuan jokatu zen Aita Agirre kultur kafean Rap kantarien arteko lehia, eta 20:00etan hasi eta goizaldeko 1:00etara arte, aritu ziren hitzekin eta errimekin jolasean.

Hamar lagunek hartu zuten parte eta Zaldibarko Jon Alzibar 'Uri' izan zen irabazlea, eta 150 euroko saria jaso zuen. Antolatzaileak eta entzuleak harrituta geratu ziren partaideek erakutsitako mailarekin eta giro polita sortu zen. Gaztelaniaz egitekoak ziren baina hainbat unetan euskaratik gaztelaniara salto ere egin zuten. Kultur Kafeko arduradunak pentsatzen ari dira Artea Zainetan egitasmoaren bigarren saio bat egitea, seguru asko martxoan. Lehen esperientzia honetatik asko ikasi dutela azaldu dute, eta jaso dituzten gomendioak eta iradokizunak aintzat izango dituztela bigarrena are hobea izan dadin. 

*Argazkiak: Aita Agirre Kultur Kafea.

2021 12 11 rap oilarren borroka aita agirre irabazlea jon alzibar uri m

2021 12 11 rap oilarren gudua aitagire kulturgunea

2021 12 11 rap olarren borroka aita agirre danak