Beat box eta umore emanaldia emango du Mendaron BocaBeats Comedia taldeak

Barren.eus 2021ko abe. 15a, 19:29

BocaBeats Comedia taldearen bi ikuskizun izango dira abenduaren 19an, igandean, Mendaroko San Agustin kulturgunean.

Lehena, 17:00etan umeentzat izango da, eta bigarrena adin guztientzakoa, 18:30ean.

Euren afizioa ofizio bihurtu eta gaur egun Euskal Herriko bikote komiko ‘gaiztoenetarikoa’ osatu dute Ivan Perez eta Aitor Vidaurretak. Beat box akordeak mundu osoan ezagunak diren abesti eta filmak euskal ukituarekin nahastuko dituzte Mendaroko emanaldian. Eta ikusleei barre eginaraziko diete, bideoekin eta zuzeneko emanaldiekin. Taula ginean inprobisatzen abila den bikoteak ikusleek eskatutako proposamenak ere landuko dituzte, umoretik.
Taldeak ibilbide arrakastatsua du: Interneten 10 miloi erreprodukzio izan dute egindako lanek, 180.000 jarraitzaile dituzte eta: TVE, Tele 5, Antena 3 eta ETB2 telebistetan agertu dira. Los villancicos vascos con beatbox, Tecno Vasco eta Reggae Vasco dira bikote artistikoaren lan entzutetsu eta erreprodukzio gehienak izan dituztenak.

Sarrerak salgai daude Puxikan eta Morroskillon, hiru euroan.