Sotoa urak hartu duela-eta atzeratu egin dute Joan Colomoren kontzertua

Barren.eus 2021ko abe. 9a, 17:29

Sinuöse taldetik jakitera eman dute atzeratu egin dutela Joan Colomo kantautore kataluniarrak bariku iluntzean Kultur Etxeko sotoan eman behar zuen kontzertua, urak hartu baitu sotoa.

"Pena handiz, Joan Colomoren emanaldia atzeratu beharrean gaude. Euriteak direla-eta, ura sartu da Sotoan", azaldu dute Sinuöse taldeko kideek atzeratzearen arrazoiaz. Aurrerago jakinaraziko dute kontzertua noiz egin ahal izango duten.

∞Lotura duten albisteak:

2021 12 09 sotoa ureztatuta barren 2