Abenduaren 15ean jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Barren.eus 2015ko abe. 1a, 20:58

Amalur ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elgoibarren, 2016ko urtarrilaren 2an. Abenduaren 15ean eta 16an eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Beste behin ere urtea hastearekin batera egingo dute urteroko bisita Elgoibarrera Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek. Amalur ikuskizunaren bi saio eskainiko dituzte urtarrilaren 2an Herriko Antzokian: 16:30ean eta 18:30ean.

Sarrerak salgai jarriko dituzte abenduaren 15ean (09:00etatik 14:00etara) eta abenduaren 16an (16:00etatik 19:00etara), Elgoibarko Udalaren Arreta bulegoan (sarrera Giza Eskubideen parketik). Sarreren prezioa bi euroan merkatu dute eta 8 euro balio ditu aurten helduentzat, eta 6 euroan eskuratu daitezke umeentzako sarrerak. Gehienez lau sarrera salduko dituzte pertsonako eta elgoibartarrek izango dute lehentasuna.

•Amalurra eta baserria

Ikuskizun berrian Amalurra eta baserria dira protagonistak eta naturari buruzko gogoeta egingo dute pailazoek. Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, laguntzen.