Joan Colomo kantautore kataluniarraren kontzertua antolatu du Sinuösek

Barren.eus 2021ko abe. 9a, 14:42

Zeidun, Moksha edo Unfinished Sympathy taldeetan parte hartutakoa da sustraiak Nafarroan dituen Joan Colomo kantautore kataluniarra. Kontzertua emango du Elgoibarren barikuan, abenduaren 10ean.

2021 12 01 joan colomo kontzertua sinuose kartelaSinuösek antolatuta, abenduaren 10ean, Joan Colomo kantautorearen kontzertua izango da 23:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

Colomo talentu handiko artista dela nabarmendu dute Sinuosetik, eta zuzeneko "indartsua" duela. 2009az geroztik ari da bakarlari gisa eta zazpi disko kaleratu ditu. Estilo fresko eta jostagarria eskaintzen du Katalunian egindako musika independentearen panoramari bizia eta forma emanez, eta umorea eta zentzu kritikoa dituzten kantuekin. Melodia hauskorrak oso oihukagarriak diren leloekin nabarmentzen ditu hitz intimoak eta politikoak nahastuz. Azken diskoan rockaren kanonetatik aldenduta instrumentu akustikoak, orkestra- moldaketak edo zirku-kabareteroak baliatu ditu, beti melodia, harmonia eta konponketen maisu dela erakutsiz eta gustu eta musikaltasun onarekin konbinatuta. Bere ibilbideko doinuak eta azken lanekoak eskainiko ditu Elgoibarko kontzertuan. (hemen entzun daitezke bere kantuak)