2022ko egutegia eskura daiteke Aita Agirre kulturgunean eta HAZen

Barren.eus 2021ko abe. 2a, 10:42

Kaleratu du jadanik Elgoibarko Udalak 2022rako egutegia. Egutegirako argazki eta marrazki lehiaketetako saridunei sariak banatu zizkieten atzo Udal ordezkariek eta epaimahaikideek.

Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak gaitzat hartuta egin dituzte lanak. Aurtengoa argazki lehiaketaren hamalaugarren edizioa izan da, eta 32 herritarrek hartu dute parte, eta guztira, 126 argazki aurkeztu dituzte.

 • Saridunak honako hauek izan dira:

  • Sare Gurrutxaga Loiola
  • Sergio Nievas Prol
  • María Expósito Murillo
  • José Ramón Cabrera Cid
  • Clara Mejías Barrios
  • Alberto González Igartua
  • Gurutze Ariznabarreta Acha (2 argazki saritu)
  • Oier Ramos Miguel
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz (2 argazki saritu)
  • Maite Loiola Zelaia

Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, Vicente Guinea González de Artaza izan da. Saridunek 80 euroko erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

 • Marrazki lehiaketako sarituak
Marrazki lehiaketan LH 5eko 132 ikaslek hartu dute parte eta hauek irabazi dute 30 euroko erosketa-bonoa:

  • Manex Galdos Urbieta
  • Asier Diez Zambrano
  • Aimar Vigara Vázquez
  • Scarlett Avendaño Moreno
  • Garazi Garmendia Jauregi
  • Eider Gabilondo Leyaristi
  • Jare Juaristi Viñaras
  • Ane Astigarraga Etxeberria
  • Unai Aizpurua Zabala
  • Jone Alegria Etxaniz
  • Axier Sagasta Pérez
  • Yousef Taghi

Udalak 6.500 egutegi txiki herri osoko postontzietan banatuko ditu; eta 3.500 egutegi handi Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira.

Datorren urteko lehiaketaren gaia librea izango da, baina, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da, eta 2022an zehar egindakoa.

2021 12 01 egutegia udala sari banaketa irabazleak barren umeak

2021 12 01 egutegia udala sari banaketa irabazleak barren umeak es

2021 12 01 egutegia 2022 udala hartzeko aitagirren

∞Lotura duten albisteak: