Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 01 miradas txingudi arg lehiaketa 2saria jose ramon cabreraBigarren saria jaso du Jose Ramon Cabrerak aurkeztutako argazki batek 'Bidasoako Begiradak' argazki lehiaketan.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta antzerakoak.

Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatzen dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, 50 argazki hautatzen dituzte. Hautatutako 50 argazkiok Txingudiko webgunean egon dira ikusgai, hainbat astean, eta merkataritza gune horretako bezeroek gustuko argazkiei botoak emateko aukera izan dute. Boto gehien, eta hortaz lehjen saria, Cristian Martinez Perezek aurkeztutako argazkiak jaso du. 7.065 boto jaso zituen. Jose Ramon Cabreraren argazkiak 6.206 boto batu ditu eta 5.375 boto hirugarren saria eskuratu duen Gorka Asencorren argazkiak.
Lehiaketara aurkeztutako argazki onenekin egutegia osatzen dute gero (hona 2021eko egutegia)

2021 12 01 argazki irabazlea bidasoako begiradak cristian martinez

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza