Ruper Ordorikak kontzertua emango du Elgoibarren urtarrilaren 8an

Barren.eus 2015ko abe. 1a, 14:24

Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak antolatuta, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian, urtarrilaren 8an.

Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak jakinarazi duenez, aure-salmentan 12 euroan salduko dituzte sarrerak. Tantaka tabernan, Garate jantzi-dendan eta Pitxintxun jarriko dituzte salgai. Egunean bertan ere salduko dituzte sarrerak, 15 euroan, Herriko Antzokiko leihatilan. Urtarrilaren 8an, barixakua, eskainiko du kontzertua Elgoibarren, 20:30ean hasita.

Euskal musikako erreferente nabarmenetariko bat da Ruper Ordorika (Oñati, 1956). Klasiko bilakatu diren abestiak ditu bere errepertorioan. Bere ibilbide musikaleko hamaseigarren lana argitaratu zuen 2014an, Lurrean etzanda izeneko diskoa.