Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 29 Fractality musika taldea elgoibar ermuaElgoibarko eta Ermuko kideek osatutako Fractality musika taldeak amaitutzat eman du bere ibilbidea eta taldea desegitea erabaki dute.

Patxi Zabaleta taldekideak eman du erabakiaren berri sare sozialetan zabaldutako mezuaren bidez. "Pena handiz noski, baina zorionez bizipen asko eman dizkidan taldea izan da Fractality; lehenik eta behin taldekideekin, abestiak sortzen, lokalean bolumena topera jarrita, Ekaitzen estudioan grabautako maketa, a ze asteburua! Aurrez miresten nituen zein ezagutzen ez nituen taldeekin jotzeko aukera. Musika kañeroaren unibertsoan dabilen jende mordoa ezagutzeko aukera... Guzti hori amaitu da, baina Fractality familiarekin bizitakoa ez dut inoiz ahaztuko", adierazi du Zabaletak.

2012 urtean zehar hasi zen Fractality taldea lehen urratsak ematen. Hasieran Oskar (baxua), Aure (bateria) eta Rubio (gitarra) batu ziren Ermuko lokal batean. Rubiok taldea laga zuen eta lagun baten bitartez Iker Diego gitarra jole elgoibartarra batu zen taldera, eta hirukote formatuan maketa bat grabatu zuten Eibarko Legarreko estudioan.
2015ean beste gitarjole elgoibartar bat batu zitzaien taldera, Patxi Zabaleta, Diegorekin batera 90ko hamarkadaren amaieran Elgoibarko Mutilated Soul taldean ibilitako musikaria. Urtebetez Igor izan zen taldeko abeslaria baina honek ere taldea laga zuen eta Bertok hartu zuen mikrofonoa. Taldeak 2017an eman zituen bere lehen kontzertuak. 2017ko abenduan Kultur Etxeko Sotoan ere eman zuten zuzeneko bat, Sinuosek antolatuta.
Eskola zaharreko death metal gordina jorratzen zuen boskoteak 2018an argitaratu zuen lehendabiziko disko laburra (EPa), Demon izenekoa. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction) musikari eta gitarjolearen gidaritzapean lau abesti grabatu zituzten, Eibarko Legarre estudioetan eta Karrantzako BlackStorm estudioetan (entzun hemen diskoko lau abestiak).

Hona Demon diskoko abestietako bat, Devoured by Rats:

Eta hemen, 2018ko Bilbao Death Fest jaialdiaan, Orbeko Etxean eman zuten kontzertuan Devoured by Rats abestia jo zuteneko bideoa:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza