‘Jira Bueltan’ DVD-liburuxka banatuko du Udalak ikastetxeetan

Barren.eus 2021ko aza. 25a, 12:50

Elgoibarko Udalak, Badihardugu elkartearen ahotsak ikasgelan proiektuaren baitan, eta Eskoriatza, Aretxabaleta eta Eibarko Udalekin elkarlanean, 'Jira bueltan' izeneko liburuxka eta DVDa argitaratu zuen 2018ko abenduan.

Lau herrietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok hartu zuten parte Badiharduguk sustatutako egitasmo honetan, tartean Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako haurrak. 51 kanta eta jolas jaso zituzten guztira: 14 jolas, 30 kanta-jolas eta 7 abesti. Adineko 60 lekuko baino gehiagoren testigantzetan oinarritutako kantak eta jolasak dira.

Elgoibarko Udalak, ikasturte honetan ere, LH1eko ikasleen artean banatuko du 'Jira Bueltan' liburuxka-DVDa. Guraso zein hezitzaileentzat aisialdian erabiltzeko ere oso aproposa denez, nahi duenak online ere eskura ditu liburuxkako kanta eta jolas guztiak “Ahotsak Ikasgelan” webgunean: http://ikasgelan.ahotsak.eus/fitxak/

2021 11 25 jira bueltan betiko50kantajolas