Ipuin lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak

Barren.eus 2021ko aza. 23a, 20:45

Mendaroko Udalak Euskarazko Ipuin Lehiaketaren zazpigarren ekitaldia antolatu du, haurren eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko asmoz.

Aurtengo edizioak hiru maila izango ditu eta bakoitzak ipuin mota bat aurkeztu beharko du.

Lanak abenduaren 10a baino lehen entregatu behar dira Mendaroko Udalera eramanda; posta arruntez edo kultura@mendaro.eus emailera idatzita. Tablet bana emango dute sari maila bakoitzeko eta parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute. Informazio osoagoa: mendaro.eus