Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 22 santa zezilia ikastola maalan 1Elgoibar Ikastolako ikasleak kalejiran irteten dira Santa Zezilia Egunean, baina pandemiara egokitu behar izan dute musikaren zaindariren omeneko ekitaldia, eta musika saioa eman dute Maalako parkean, mailaka banatuta. Arratsaldean, berriz, Inazio Bereziartua Musika Eskolako txaranga eta dultzaineroak arituko dira Elgoibarko kaleetan.

Elgoibar Ikastolako ikasleak txandan txandan gerturatu dira Maalako parkera, mailaka, txikienetatik hasi eta helduenekin bukatu arte. 10:00etatik 12:30era bitartean Ikastolako ia ikasle guztiak pasa dira Maalatik. Makina bat euskal kanta jo dituzte eszenatoki gainean, baina apenas erabili dute "ohiko" instrumenturik. Edalontziak, makilak, triangeluak eta saskibaloiko baloiak ere erabili dituzte musika sortzeko.

 • BetiSua Txaranga eta dultzaineroak
Arratsaldean, berriz, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako BetiSua txaranga eta dultzaineroak arituko dira Elgoibarko kaleetan 18:00etatik aurrera. Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako “Haurren aurrean helduak heldu” ariketaren aurkezpenarekin bat egingo du, maalan.
Bihar, hilak 23, trikitilariek egingo dute kalejira 19:30ean. Musika Eskolatik irtengo dira kalejiran, herriko txokoak alaituz.
Azaroaren 29an eta 30ean kontzertuak emango dituzte musika eskolako talde instrumentalek. Azaroaren 29koa 19:30ean izango da musika eskolan bertan, eta kontzertuaren bukaeran 2. maila bukatu duten ikasleei diploma banatuko diete. Azaroaren 30eko kontzertua ere 19:30ean hasiko da.

ARGAZKI-BILDUMA: Santa Zezilia Eguna 2021

2021 11 22 santa zezilia ikastola maalan dantza

2021 11 22 santa zezilia ikastola maalan triangeluak

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza