Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 18 Konpromisoa antzezlana gurrutxaga apaolaza agirreJoseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga igoko dira zapatuan, azaroaren 20an, Mendaroko San Agustin kulturguneko oholtzara, 'Konpromisoa' antzezlana aurkeztera.

Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas egile kaskar bat da, eta German, berriz, lanbidean nabarmentzerik lortu ez duen aktorea. Germanek arazo ekonomikoak ditu, eta nola edo hala bere apartamentua saldu nahi du. Hitzordua jarri du erosle izan daitekeen batekin, eta Tomas lagunari etortzeko eskatu dio, hala moduzko idazlea izanagatik haren aurpegiak konfiantza ematen duelako. Bere doainik handiena da.

Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu. Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?

Philippe Claudel idazle frantziarraren euskarazko egokitzapena da Konpromisoa, Txalo konpainiak ekoitzi eta Begoña Bilbaok zuzendutako komedia. Eszenografiaren arduraduna Asier Sancho da, eta musika Haritz Lete eibartarraren lana izan da.

19:00etan izango da emanaldia. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira Morroskilon edo Udaletxean, 3 euroko prezioan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza