Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 12 jaiotza lehiaketa lehen saria 2021Elgoibarko familia eta lagun taldeentzako Jaiotza Lehiaketa antolatu du Elgoibarko Parrokiak, eta lanak abenduaren 13a baino lehen aurkeztu behar dira.

Jesusen jaiotza irudikatu behar da lehiaketara aurkeztutako jaiotzetan, bakoitzak nahi duen materiala erabilita, eta lanak gehienez, 75x40 zentimetroko neurria eduki behar du. Gehienez sei laguneko taldea osatu daiteke, eta partaide berak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.

Interesatuek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman beharko dute izena, abenduaren 13a baino lehen, eta mezu horretan partaideen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira.

Lanak abenduaren 19an aurkeztu behar dira Aita Agirre kulturgunean, bakoitzari egokitutako orduan. Epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu lanik onenak, baina antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzen duten guztientzat egongo direla sariak. Azkenik, lan guztiak ikusgai jarriko dituzte,  Aita Agirre kulturgunean, abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 30era. Erakusketa amaitu ostean, urtarrilaren 7an jaso behar dira lanak, 17:00etatik 19:00etara, eta jasotzen ez diren lanak bota egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, Elgoibarko Katekesiak.

Iaz, hamazazpi jaiotza aurkeztu ziren Covid egoerara moldatutako lehiaketara, eta Maria Amaro, Haizea eta Goizalde Luluaga eta Jare Juaristik aurkeztutakoak jaso zuen lehen saria (goiko irudian).

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza