Eriz magoak ‘Auskalo’ ikuskizuna emango du Mendaron

Barren.eus 2021ko aza. 3a, 12:29

Eriz Magoak ‘Auskalo’ ikuskizuna ekarriko du azaroaren 6an, zapatua, Mendaroko San Agustin kulturgunera.

Fantasiak eta errealitateak bat egingo dute ikuskizun horretan, eta magia egingo du. Adin guztietako publikoarentzako ikuskizuna da, eta magia eta umorea uztartzen ditu Eriz Magoak. Sarrerak salgai daude Mendaroko udaletxean eta Puxikan, bi euroan.

Ikuskizuna 17:00etan hasiko da.

2021 11 02 eriz magoa mendaro kartela