Batetik, azaroaren 6an, zapatua, bisita gidatua egingo dute Hezur Museoan, 17:00etatik 19:30era. Artetxe auzoan dagoen museoa ezagutzeaz gainera, sua sortu eta historiaurrekoak moduko zintzilikarioak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Museoaren sortzaile Jose Julian Marquezek emango du ikastaroa. (ikus Hezur Museoari buruzko erreportajea BARRENen)
Bestetik, azaroaren 7an, domeka, Historiaurreko gizakiak erabiltzen zituen tresna eta armen erakustaldia praktikoa egingo dute Moru mendian. Idotorbeko aparkalekuan batuko dira 10:45ean, danak eklkarrekin joateko Morura, eta 11:00etan hasiko da erakustaldia. Besteak beste, gezi eta jaurtigailuekin tiraldiak egingo dituzte parte hartzaileek. Morura joateko moduko eguraldirik egiten ez badu, bertan behera lagako lukete tiraldia _morkaikok emango du horren berri-, eta museoko ateak ireki, bisitatu nahi duenarentzat.
∞Lotura duten albisteak:
- Hezur Museoa ezagutzera emateko bideoa zabaldu dute (2020-12-14)
- Historiaurreko gizakia nola bizi zen erakusteko tailerrekin eta bisita gidatuekin inauguratu zuten Hezur Museoa (2019-12-11)
- Historiaurreko erremintak egiten ikasteko umeentzako tailerra emango du Jose Julian Marquezek (2016-10-13)
- Elgoibarren aurkitutako Brontze Aroko aizkora gipuzkoarren esku laga du Jose Julian Marquezek (2015-11-26)