Argitalpen horretan agertzen den QR kodigoaren bidez Elgoibarko hiri-gutunaren testua eskura daiteke.
Elgoibarko alkate Ane Beitiak azaldu duenez ekimena 675. Urteurreneko ekintzak definitu zirenean proposatu zuten herriko hainbat eragilek eta historialarik. "650. Urteurrena bete zuenean Elgoibarrek Hiri Gutuna kaleratu zen. Oraingoan herritar gazteenengan jarri nahi izan dugu fokua, ezagutu dezaten herri honen sorrera nola eman zen, ezaugarriak, mugak… Garai batean ikastetxeetan eman ohi zen Hiri Gutunaren berri, orain ohitura hori berreskuratu nahi dugu eta belaunaldi berriak jantzi Elgoibarren historian, gure erroetan”.
Hiri-gutunari buruzko esku-orria (PDF) herriko ikastetxe guztietan banatu da. HAZ Herritarren Arreta Bulegoan ere herritar guztien eskura dago; era digitalean www.elgoibar.eus-en.
• Javier Elorzak idatzitako liburuaren aurkezpena
675. urteurrenaren ospakizunak aurrera darrai, eta, azaroaren 17an Javier Elorza historialariak idatzitako 'Elgoibarko Santa Klara ordenako mojen monasterioa. Komunitatearen sorrera eta bilakaera XVI. mendean zehar' izeneko liburuaren aurkezpena egingo dute, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan.
Abenduaren 20an, berriz, 675. urteurrena ospatuko da. Udaletik jakitera eman dutenez, datozen asteetan aurkeztuko dute herriko hainbat eragileekin elkarlanean osatu duten egitaraua.
∞Lotura duten albisteak:
- Aintzinako aztarnak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute, Urkaregitik Arnoatera (2021-10-05)
- Herriak azken mendeetan izan duen bilakaera erakusten duten panelak jarri dituzte Elgoibarko kaleetan (2021-06-25)
- Elgoibarren 675. urteurrena ospatzeko urte guztirako egitasmoa prestatu dute (2020-12-16)
- Elgoibarren 675. urteurrena ospatzeko logotipo lehiaketa abian da (2020-11-23)
- Elgoibar Erdi Aroan: Villamayor de Markina (2018-11-16)