Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz. Ia 40 urte dituzte, eta adin horretarako gizarteak jarritako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Ez daukate bikotekiderik, ezta umerik ere eta diruz urri dabiltza. Euren buruak galtzailetzat dituzte. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…
Emanaldia 20:30ean hasiko da. Sarrerak www.herrikoantzokia.eus webgunean erosi daitezke aurrez, eta sobratuko balira, Herriko Antzokiko txarteldegian bertan ere jarriko lituzkete salgai.
• Zinema
Aste honetan, honakoak dira Elgoibarko Herriko Antzokian ikusgai izango diren filmak:
- ‘Cry macho’: zapatua, 23 (19:00 eta 22:15), domeka, 24 (19:00) eta astelehena 25 (21:00). Texas, 1978. Rodeo-izar ohi eta erretiratutako zaldi-hazle batek (Clint Eastwood) buruzagi ohi baten enkargua onartu du: seme txikia Mexikotik etxera ekartzea, ama alkoholikotik urruntzeko. Bidaian, ustekabeko abentura bati ekin diote biek. 91 urterekin zuzendu du Eastowoodek bere azken filma.
- ‘Space Jam: aro berria’: domeka, 24 (16:30). Malcolm D. Lee sortzailearen film berriena euskaraz izango da ikusgai Elgoibarren. LeBron James saskibaloiko superizarrak eta bere seme Dom A.I. espazio digitalean harrapatuta geratuko dira, eta etxera itzultzeko Bugs Bunnyren, Lola Bunnyren eta Looney Tunes familiaren laguntza beharko dute. Eraldaketa-bidaia, ostera, bi munduen arteko lotura frenetikoa baino askoz gehiago izango da, eta filmeko protagonistek abentura epikoa biziko dute, saskibaloi txapeldun digitalizatuak garaitu beharko baitituzte beren helburua lortzeko. (sinopsia hemen)
Sarrera arrunta 6 euro. Gazte-txartelarekin: 3 euro. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 euro. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 uro / Nagusiak 5 euro.