Lupe Lekuonak umeentzako ipuinak kontatuko ditu Mendaron barikuan

Barren.eus 2021ko urr. 19a, 12:18

‘Munduko panpinak’ izeneko ipuin kontaketa saioa emango du Lupe Lekuonak, barikuan, Mendaroko udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, ipuin kontaketa saioa antolatu du Mendaroko Udalak. Barikuan, urriaren 22an, izango da Mendaroko Udalbatza Aretoan, 18:30ean hasita. Lupe Lekuona (Hondarribia, 1964) ipuin kontalariak 4tik 8 urtera bitarteko umeentzako iouinak kontatuko ditu. Lekuonak kutxa batekin egiten ditu ipuin kontaketa saioak. Kutxa horretan panpinak eta ipuinak biltzen ditu. Haren bidaietan leku desberdinak ezagutzeaz batera, horietako kondairak, ipuinak eta panpinak batzen ditu. Emanaldia “fantasiari irekita” dagoen leihoa dela adierazi du.

35 pertsonako aforo mugatua du ekitaldiak eta gonbidapenak doan eskura daitezke Liburutegian.