Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 19 egutegia2022 marrazki lehiaketa elgoibar udalaElgoibarko 2022ko egutegia osatzeko XIV. Argazki Lehiaketako irabazleen berri eman du Elgoibarko Udalak.

2022ko egutegia osatzeko argazki eta marrazki lehiaketara 126 argazki eta 132 marrazki aurkeztu direla jakitera eman du Udalak. Aurtengo gaia ‘Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak’ izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazki lehiaketan 32 herritarrek (18 emakumezko eta 14 gizonezko) egindako 126 argazki aurkeztu dira. Marrazki lehiaketan LH5eko 132 ikaslek parte hartu dute.

Argazki lehiaketako saridunak

  • Sare Gurrutxaga Loiola
  • Sergio Nievas Prol
  • María Expósito Murillo
  • José Ramón Cabrera Cid
  • Clara Mejías Barrios
  • Alberto González Igartua
  • Gurutze Ariznabarreta Acha (2 argazki saritu)
  • Oier Ramos Miguel
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz (2 argazki saritu)
  • Vicente Guinea González de Artaza
  • Maite Loiola Zelaia

 

Marrazki lehiaketako saridunak

  • Manex Galdos Urbieta
  • Asier Diez Zambrano
  • Aimar Vigara Vázquez
  • Scarlett Avendaño Moreno
  • Garazi Garmendia Jauregi
  • Eider Gabilondo Leyaristi
  • Jare Juaristi Viñaras
  • Ane Astigarraga Etxeberria
  • Unai Aizpurua Zabala
  • Jone Alegria Etxaniz
  • Axier Sagasta Pérez
  • Yousef Taghi


Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian.
Argazki lehiaketako epaimahaia Udaleko ordezkariek, Ongarri argazkilari taldeko ordezkari batek eta DEBEMENeko ordezkari batek osatu dute. Epaimahaikideek 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikirako.
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute epaimahaia.

2021 10 19 egutegia2022 marrazki lehiaketa elgoibar udala 1

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza