Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera berri bat izango da urriaren 16an

Barren.eus 2021ko urr. 13a, 13:37

Zapatu honetan, urriaren 16a, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera berri bat izango dute herritarrek. Aurtengo azken bisita gidatua izango da.

Bisita gidatua Karakateko aparkalekutik abiatu da 10:00etan, eta lau ordu inguruko iraupena izango du. Oraingoan gazteleraz emango dituzte azalpenak. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

 • Bisiten seigarren ekitaldia
Seigarren edizio honetan, bisitak kontsolidazio fasean sartu direla nabarmendu dute sustatzaileek, eta beraz, aurtengo aldaketa nagusia bisitek doakoak izateari laga diotela da. Helduentzat 5 euroko kostua dute, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 3 eurokoa. Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5 euro pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5 euro pertsonako.

 • Aurten aurreikusitako lanak
Bisita gidatuetaz gain, aurten hainbat ekintza aurreikusi dira Dolmenen Ibilbidea balioan jarri eta hobetzeko.

  • Indusketa-lanak Aizpuruko Zabala dolmenaren ondoko txabolan.
  • Picnic mahaiak jarri dituzte Karakateko aparkalekuaren inguruan, atsedengune berria egokituz.
  • Frantsesbasoako dolmenaren inguruan itxitura egingo da eta interpretazio panela jarriko da.
  • Ibilbidearen folleto berria ere egin da, irudi berriarekin, ibilbidea eta megalitoak nabarmentzeko.

Dolmenen Ibilbideari buruzko informazio gehiago https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea helbidean topa dezake interesdunak.