Gehienez bi-lau laguneko sei taldek hartu dezakete parte, eta irabazleak edaria eta errazio jasoko ditu saritzat. 19:00etan hasiko dira bi saioak. Hurrengo asteburua, berriz, bideo jokoen asteburua izango da. Barikuan Super smash Bros jokoan lehiatu beharko dute partaideek (18:30etik aurrera); zapatuan, FIFA jokoan eta domekan, Mario Kart Deluxe jokoan. Parte hartzeko bi euro ordaindu beharko ditu partaide bakoitzak, eta irabazleak bildutako dirua, edaria, platertxoa eta eguneko platera irabaziko ditu. Azkenik, urriaren 30ean xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra egingo dute, 16:00etatik aurrera. Izena emateko 10 euro ordaindu behar dira. Ekitaldi hauei buruzko informazio gehiago tabernan bertan eskuratu daiteke.