Diseinu grafikoan hamar urte baino gehiagoan jardun ostean, 2010ean liburuak ilustratzeari ekin zion Iban Barrenetxeak, eta geroztik, hogeitaka liburu ilustratu ditu, baina berak idatzi eta ilustratutako beste zazpi lan ere baditu: lau ipuin-liburu eta hiru eleberri. Azkeneko eleberri hau Nórdica infantil argitaletxearekin argitaratu du. “Abentura liburu bat da, fantasiazko lan bat. Azkenaldian ikusten ari naiz haurrentzako liburu gehienetan balio ezberdinak lantzeko ahalegin bat, baina Andanzas de un flautista llamado Tristrás eleberrian ez dago halakorik. Libre aritu naiz ni; ipuin tradizionaletan bezala”, zehaztu du idazleak berak.
Honako bideoan ikus dezakezue Nòrdica argitaletxeak eleberria aurkezteko antolatutako ekitaldia.