Astelehenean egin zuten lehen bilera bat, ordutegia lotu eta taldeak nola osatu aztertzeko, baina antolatzaileek jakinarazi dute izena emateko aukera dagoela oraindik. Momentuan bi talde osatu dituzte: haurrena (17:00etatik 18:00etara) eta nagusiena (Momentuan, 18:30etik 19:30era, baina alda daiteke), eta Debako Gure Kai dantza taldeko Amaia Ajuriagoikoa eta Elgoibarko Haritz dantza taldeko Imanol Arantzamendi izango dira irakasleak. Izena emateko honako telefono honetara deitu behar da: 696 414 796 (Nerea).