"Mister Leen & Black" bikoak kontzertu parte hartzailea emango du Tantakan

Barren.eus 2021ko ira. 28a, 13:41

Javi Cantisano ('Mister Leen') argentinarrak eta David Negro ('Black') bizkaitarrak osatzen duten "Mister Leen & Black" taldeak kontzertua emango du, urriaren 7an, Tantaka tabernan. Ikusleek eurekin batera joteko aukera izango dutela izango da kontzertuaren berezitasunetako bat.

Jam session parte-hartzailea izango dela azaldu du David Negro saxofoi joleak. "Jazz musikan erabiltzen den terminoa den arren, musika modernoko errepertorioa izango du gure jam session-ak". Kontzertuaren lehen zatian rock and roll estiloko hainbat abesti joko dituztela azaldu du, "Tequila edo Fito y Fitipaldis taldeen estilokoak". Bostpasei abesti jo eta gero, eurekin abestiren bat jotera gonbidatuko dituzte ikusleak. "Nahi duten abestia jo ahal izango dute, gure laguntzarekin. Guk lagako dizkiegu instrumentuak, gureez aparte, kitarrak, perkusioa eta beste zenbait instrumentu ere eramango baititugu". Negrok azaldu duenez, azken urteetan ikusi dute era honetako kontzertu parte hartzaileak aberasgarriak direla oso publikoarentzat. Negrok inprobisazio tailerrak eman izan ditu Inazio Bereziartua musika eskolan.

Urriaren 7an, eguena, emango dute kontzertua Tantakan, 19:00etan.

 

2021 09 28 jam sesion mrleen black tantaka kartela 2021 09 28 jam sesion mrleen black tantaka