Bulego taldearen kontzertua gaur, Herriko Antzokian

Barren.eus 2021ko ira. 24a, 08:58

Herriko Antzokiaren edukiera %75era handitu dutenez, Bulego taldeak gaur emango duen kontzerturako txarteldegian 100 bat sarrera egongo direla jakinarazi du Kultura Sailak.

Kultura Eguzkitan egitasmoaren barruan, Bulego talde azkoitiarrak kontzertua emango du gaur, 19:00etatik aurrera. Hasieran Kalegoen plazan egitekoak ziren kontzertua, baina emanaldiak ikusmin handia sortu zuenez, Herriko Antzokira aldatzea erabaki zuen Kultura Sailak.

Kontzertua doan da, baina sarrera behar da, aforoa kontrolatzeko. Ekitaldi honetara joan nahi dutenek, oraindik ere, badute sarrerak eskuratzeko aukera; izan ere, sarrerak banatuko dituzte, agortu arte, Herriko Antzokiko leihatilan, 18:00etatik aurrera.

∞Lotura duten albisteak