Kaleko margo lehiaketa egingo dute Mendaron, irailaren 25ean

Barren.eus 2021ko ira. 21a, 13:11

Mendaroko 26. aire libreko margo lehiaketa egingo dute zapatuan, irailaren 25ean. Edonork har dezake parte, gazte zein helduek. Kale antzerki bat ere antolatu du Udalak zapatu eguerdirako.

Mendaroko herria da margo lehiaketarako gaia, eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. Goñati pilotalekuan egingo da lanen zigilatzea, 9:00etatik 11:00etara. Euskarriei dagokienez, lanerako prest eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki edo zirriborrorik. Lanak bertan aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara. Sari banaketa ekitaldia 14:30ean egingo dute Goñatin.

Lau sari banatuko dituzte, eta lehenengo hiru postuetako margolanak udalarentzat izango dira. Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Laugarren saria herritarrentzako saria izango da, 300 eurokoa, eta margolan hori izango da herritarren artean egongo duten zozketarako saria. Gazteentzako saria margotzeko materiala izango da.

Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 1etik 10era, ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 29a izango da.
Iaz eginiko lehiaketan Jose Miguel Arranz erandiarra izan zen Nagusien mailako irabazlea.

 • “Mesede bat egiteagatik” kale antzerkia, zapatuan
Kaleko margo lrehiaketaz gainera, kale antzerki bat ere antolatu du Udalak zapaturako. 'Mesede bat egiteagatik' antzezlana ekarriko du Trapu Zaharra taldeak Herriko Enparantzara. 12:00etan hasiko da emanaldia.
Herriko Enparantzan 12:00etan. Asier Sota eta Lierno Fresnedo izango dira aktoreak eta honakoa da antzezlanaren sinopsia:
Hautagai batek kanpaina hasi baino hamabost egun lehenago beldur eszeniko agerraldi bat jasatzen du.Bere alderdia “ coach” batekin harremanetan jartzen da berreskuratzen saiatzeko. Honela ba ikuslegoak meeting bat simulatuko duen saio terapeutiko batean parte hartuko du “ Ezer ez da dirudiena” , leloaren pean,espero gabeko bukaera izango duen saio bihurri honetan parte hartuz. Ikuskizun honekin ez dugu batez ere hautagaiaz hitzegin nahi, are gehiago hautesleetaz baino: beraien jarreraz, gertakizunetaz……..ikuslegoa ikuskizun honetan ezinbestekoa bihurtuz.

2021 09 21 trapu zaharra antzerkia mesede 1 egiteagatik 1