Jarduera hau eta gehiago ezagutzeko aukera izango duzue zapatu honetan, irailaren 18an, 11:00etatik aurrera, Azpilgoetan.
Lehenengo 18 urtetik gorakoen erakustaldia izango da, eta ondoren, 18 urtetik beherakoek egingo dute dantza. 12:45ean dantza garaikidean hartuko dute parte 12-17 urte bitartekoek. Goizean zehar sormen tailerrak egingo dituzte, 11 urtetik beherakoekin.
Ikasturtea urrian hasiko da, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Nahi duenak zapatuko ekitaldian ere izango du izena emateko aukera.