Wifi sistema ipini du Mendaroko Udalak Liburutegian

Barren.eus 2021ko ira. 15a, 12:24

Interneten Wi-Fi bidez sartzeko sistema jarri du Mendaroko Udalak liburutegian, udaletxeko bilera geletan eta Osoko Bilkura aretoan.

Mendaroko Udaletik azaldu dutenez, helburua da mendaroarren hezkuntzan sakondu eta udal zerbitzu zein liburutegiko erabiltzaileei zerbitzu osagarriak eskaintzea. Wifi-a erabiltzeko bi aukera izango dituzte liburutegiko erabiltzaileek:

  1. Mugikorra dutenak: Mugikorrean, “MENDARO WIFI_GONBIDATUAK” seinalea aurkitu eta bertan sartzerakoan “AUTOREGISTRO POR SMS” izeneko aukera azalduko da. Horrela, erabiltzaileari mugikorrera mezua helduko zaio erabiltzaile eta pasahitzarekin eta konektatu ahal izango da. Egun baterako iraupena izango du era horretan eskuratutako Wifi konexioak, eta denbora pasatzean berriro “AUTO-REGISTRO” berri bat egin beharko da.
  2. Mugikorrik ez dutenak: Liburuzainak erabiltzaile eta pasahitza bat sortu ahal izango dio egunean bertan erabiltzeko eta horrela ekarritako portatil edota tableta konektatu ahal izango da.

Mendaroko Liburutegiak honako ordutegiadu: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara. Harremanetan jartzeko 943 033 291 telefono zenbakira dei daiteke edota liburutegi@mendaro.eus helbidera idatzi.