Musika Bandak kontzertua emango du domekan, plazan

Barren.eus 2021ko ira. 15a, 12:05

Kultura Eguzkitan egitasmoaren barruan kontzertua emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak domekan, irailaren 19an, Kalegoen plazan.

Udal Musika Bandaren iraileko kontzertua Kalegoen plazan izango da, baina euren asmoa da hurrengo kontzertuak Herriko Antzokian egin ahal izatea, ohiko lekuan. Erabaki hori, baina, pandemiaren bilakaeraren arabera hartuko dutela zehaztu dute.

Domeka honetako emanaldia 12:30ean hasiko da, Kalegoen plazan, eta Juanma Saezek zuzenduko du taldea. Hauxe da egitaraua:

  1. Als Bandolers (Francesc Cerdá).
  2. Danzas Vascas (Esteban Velez)
  3. Brasiliana (Jan Van der Roost
  4. Abba Cadabra (Ulvaeus-Anderson)
  5. Odilia (J. de Haan)
  6. A la Bisbal, aplec D’argent (F. Cassú)
  7. Juan Lope Ri (K. Tarragona)

 • Dultzaineroen diana, domekan
Herriko dultzaineroak dianan irtengo dira domekan. 10:00etan hasiko dute kalejira Kalegoen plazan, eta herriko kaleak alaituko dituzte euren doinuekin.