Barikuan inauguratuko dute Zinemaldia eta bezperan hasiko da Iñaki Agirre zikloa Elgoibarren

Barren.eus 2021ko ira. 14a, 11:08

Aurreko urtean nazioarteko zinemaldietan ikusitako film onenen arteko aukeraketa prestatu du Ongarrik. Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioa barikuan, hilaren 17an, inaguratuko dute eta ohiturari jarraituz, Ongarri zine klubak eta Elgoibarko Udalak antolatutako iraileko III. Iñaki Agirre zikloa bezperan hasiko da.

Fikzioa eta dokumentala ikusteko aukera izango dugu aurten Iran (Hijos del sol), Japonia (La mujer del espía), Colombia (El olvido que seremos), Errusia (Queridos camaradas) eta Euskal Herrian (Caminho longe) sorturiko lanetan.

Aurten film iraniar batek emango dio hasiera Iñaki Agirreren omenezko zine zikloa, “Khorshid” da jatorrizko izenburua eta Hijos del sol bezala itzuli dute. Leire Urkidik barren.eus-eko komunitatean duen Butaka Gorria blogean eman ditu film honi buruzko xehetasunak.

2021 09 14 ongarri zine kluba 3 inakiagirre zikloa kartela