Heriotzari buruzko ‘Hili’ liburua aurkeztu du Uxue Alberdik

Barren.eus 2021ko ira. 13a, 15:24

Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak 'Hili' izenburuko liburua sortu dute Elkar argitaletxearekin. Heriotzari buruzko liburu ilustratua da, eta haurrengan pentsatu dute bereziki liburua sortzerakoan: “Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek”, adierazi du Alberdik.

Dena dela, liburuaren ekarpena ez da haurrentzat bakarrik izango, heriotzaren inguruko galdera-erantzunak ez direlako inoiz erabakita geratzen: “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, eta horixe izan da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa.

Gaur aurkeztu dute Hili liburua Donostiako Udal Liburutegian, eta bertan izan dira Uxue Alberdi, idazlea, Araiz Mesanza, ilustratzailea eta Antxiñe Mendizabal, editorea. Liburuaren nondik norakoak laburtzen ditu Uxue Alberdik ondorengo bideoan. Beheragoko bideoan, berriz, liburuan planteatzen diren hainbat galdera.

∞Lotura duten albisteak: